Gizartea -

GIPUZKOA

Bi familia etxetik atera dituzte Ibarran, sute baten ondorioz

Ez da inor zauritu. Hala ere, kalte materialak nabarmenak dira etxebizitzetako batean eta eraikinaren estalkian.

Ibarrako Argindegi kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak
Ibarrako Argindegi kaleko etxebizitza batean piztu da sua
Ibarrako Argindegi kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi familia etxetik atera behar izan dituzte Ibarran, bi solairuko etxebizitza batean izandako suteagatik. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina suteak kalte handiak eragin ditu etxebizitzetako batean.

Suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken honetan jakinarazi dutenez, atzo 22:00etan jazo zen sutea, bigarren solairuan, tximini batean. Esan bezala, etxebizitza horretan kalteak eragin zituen, sukaldean eta eraikinaren sabaian, batik bat.

Suhiltzaileak 01:20ra arte egon ziren bertan lanean.

Familietako bat Udalak duen gizarte-larrialdiko etxebizitza batean dago orain. Beste familiak, berriz, lagun batzuen etxean igaro du gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa Ibarra albisteak Etxebizitza albisteak