Gizartea -

2019an

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek mobilizazioekin jarraituko dute

ELAk iragarri duenez, 2019ari begira, langileek "baldintza duinak" lortzea dute helburu, eta sindikatuek "azken unera arte" borrokatuko duela adierazi du.

Gipuzkoako residentzietako langileek mobilizazioekin jarraituko dute
Gipuzkoako residentzietako langileek mobilizazioekin jarraituko dute
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileak mobilizazioekin jarraitzeko prest

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Diputazioaren aurrean egindako manifestazioan eskatu duenez, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek bizi duten egoera irauli beharra dago eta hori lortzeko "azken unera arte borrokatuko" dutela adierazi du. Hain zuzen ere, sektoreko 5.000 langileek "baldintza duinak" lortzeko lanean jarraituko dutela nabarmendu dute.

Eguneko zentroetako eta zaharren egoitzetako langileek Gabonetako asteetarako ELAk deitutako azken mobilizazioa egin dute astelehen honetan Donostiako kaleetan barrena; Gipuzkoa plazatik abiatu dute protesta,  eta Boulevarden bukatu.

"Emakumeen diskriminazioa stop" lelopean, ehunka pertsonak hartu dute parte protestan. Bertan, "adinekoak zaindu eta soldata murritzak" bezalako oihuak aditu izan dira.

Janire Diaz ELAko bozeramaileak hedabideei adierazi dienez, "erantzun zabala izan du grebak langileen artean", eta %70eko zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" izan direla salatu du.

2019ari begira, langileek "baldintza duinak" lortzea dute helburu, eta sindikatuek "azken unera arte borrokatuko" dutela adierazi dute. Hala, eskatutakoa lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dutela baieztatu dute .

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak