Gizartea -
Bizkaia
Gutxienez zazpi hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan behe lainoagatik
Malagatik, Bartzelonatik, Paristik, Veneziatik, Heathroetik, Tenerifetik eta Munichetik zetozen hegaldiek ezin izan dute Loiuko aireportuan lurra hartu.
EITB.EUS
Loiuko aireportuan (Bilbo, Bizkaia) lurra hartu behar zuten zazpi hegaldi desbideratu behar izan dituzte igande goiz honetan Bizkaiko hiriburuan izandako behe lainoagatik, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.
Malagatik, Bartzelonatik, Paristik, Veneziatik, Heathroetik eta Munichetik zetozen hegaldiek ezin izan dute Loiuko aireportuan lurra hartu. Gauzak horrela, Malagatik, Bartzelonatik eta Veneziatik iritsitako hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte; Paristik zetorrenak, ordea, Biarritzen hartu du lurra; eta Munichetik eta Heathrowetik iritsitakoak, berriz, Madrilera eraman dituzte. Tenerifetik zetorren beste hegaldi bat Santanderrera ere eraman dute.
Behe lainoa eguerdi aldera desegin da, beraz, ez da desbideratze gehiagorik espero.