Gizartea -
Osakidetza
Jon Sanchez Ibarluzea izango da Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuko zuzendaria
Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden larrialdietarako zentroak koordinatzeko egitasmo berria diseinatzeaz arduratuko da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jon Sanchez Ibarluzea izango da Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuetako zuzendari berria, Txema Unanunek utzitako lekua hartuta.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako larrialdi zerbitzuetako zentroak Txurdinagan egongo litzatekeen zentro bakarrean biltzeko proiektua publiko egin zenean eman zuen dimisioa Unanuek.
Orain, Sanchezen ardurapean egongo da larrialdi zerbitzuaren diseinu eta koordinazio plan berria lantzea.
"Zuzendari berriaren eginkizuna izango da zerbitzu publikoa hobetzea eta inguruko erkidegoekin, udalerriekin eta Eusko Jaurlaritzako beste departamentu batzuekin koordinazio indartzea", adierazi du Osasun Sailak ohar baten bidez.
Halaber, "Euskadiko larrialdi zerbitzuko zentroak koordinatzeko ikerketa bere ardurapean izango da", zehaztu du.
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Lan Harremanetan eta Iraskale-ikasketetan diplomatua da, eta esperientzia handia dauka administrazio publikoan eta giza baliabideen kudeaketan.