Gizartea -

Nafarroa

Bost pertsona intoxikatu dira Lekunberrin, karbono monoxidoa arnastuta

00:30ak aldera jaso zuen abisua Nafarroako larrialdietako zerbitzuak. Nafarroako Ospitalera eraman zituzten, baina ez daude egoera larrian.

Lekunberri. Argazkia: EITB
Lekunberri. Argazkia: EITB
Lekunberri. Argazkia: EITB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona intoxikatu dira astelehen goizaldean Lekunberrin, karbono monoxidoa arnastuta. Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude egoera larrian.

00:30ak aldera jaso zuen abisua Nafarroako larrialdietako zerbitzuak, eta berehala hurbildu ziren lekura. Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, ospitalean ingresatuta dauden pertsonen egoera ez da larria. Bost pertsonetatik bat adin txikikoa da.

Antza denez, egurra erretzen duen tximiniarik gabeko berogailu baten monoxidoa arnastu dutenean intoxikatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak