Gizartea -

Heriotza

Heriotza duinaren legea onartu du Kongresuak

EAJk, PDeCATek eta ERCk kontra bozkatu dute, lege-proposamenak autonomia erkidegoen eskuduntzak urratzen dituela uste baitute.

Herritarrek heriotza duin bat izateko duten eskubidea aitortzen du legeak. Argazkia: pexels.com
Heriotza duina izateko eskubidea.
Herritarrek heriotza duin bat izateko duten eskubidea aitortzen du legeak. Argazkia: pexels.com

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarrei duintasunez hiltzeko eskubidea aitortzen dien lege-proposamena onartu zuen atzo Diputatuen Kongresuak. Eutanasia legeztatzeko lehendabiziko pausoa izatea espero dute talde batzuek. Izan ere, heriotza duinaren lege horrekin batera, eutanasia aratuko duen beste lege bat dago tramitazioan, PSOEk aurkeztutakoa.

EAJk, PDeCATek eta ERCk ez beste talde guztiek (316 aldeko boto) babestu zuten legea. Jeltzaleen eta katalanen ustez, legeak autonomia erkidegoen eskuduntzak urratzen ditu. Kongresuak onartuta, Senatura igaroko da orain proposamena.

Hil edo bizi daudenen erabakiak errespetatzearen alde egiten du legeak, eta horiek betearazten dituzten osasun profesionalei berme juridikoak ematen dizkie.

Zigor-araubidea izan zen, dena den, eztabaida gehien eragin zuen auzia. Izan ere, Ciudadanosek eta PPk Estatu osorako erregimen bateratuaren alde egin zuten. Horren aurrean, PSOEk defendatu zuen heriotza duinaren inguruan araudia duten erkidegoek eurek ezartzea zigorrak. Estatuan 10 erkidegok dute zainketa paliatiboei buruzko lege propioa.

Hain justu, EAJk, PDeCATek eta ERCk bat egin dute lege horren kontra egiteko orduan. Horien esanetan, beste erkidego batzuetan indarrean dauden legeek aitortutako eskubideak jasotzen ditu Ciudadanosen testu horrek, eta, gainera, puntu batzuetan eskuduntzak urratzen ditu. EAJren ustean, "lege hori ez zen beharrezkoa". Joan Oloriz (ERC) diputatuak salatu duenez, heriotza duina arautzen ari dira, eta "urgentzia gehien duen legea eutanasiarena da".

Union del Pueblo Navarro (UPN) pertsona bati "bizia kentzearen kontra" azaldu da, eta taldeek erregionalistek aurkeztutako helegite bat ere baztertu dute: hiltzeko unean laguntza erlijiosorako eskubidea izatea eskatzen zuen UPNk; PPren babesa baino ez du jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua EAJ-PNV PSOE Eutanasia Alderdi politikoak Gizartea Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak