Gizartea -

ZIRKULAZIO ISTRIPUA

Lau autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu N-637 errepidean, Sondikan

Ezbeharraren eraginez, eskuineko erreia itxi dute Barakaldorako noranzkoan, baina 09:15 pasatxoan zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau autok elkar jo dute gaur goizean N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Sondika parean, eta auto ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 08:30ean gertatu da, Barakaldorako noranzkoan.

Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute, eta zirkulazioa 09:15 pasatxoan itzuli da normaltasunera.

Dena den, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sondika Istripua Txorierrin