Gizartea -

Polizia-operazioa

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gasteizen atxilotutako ustezko jihadistari

Leporatzen dizkioten delitu guztiak ukatu ditu atxilotuak, eta Estatu Islamikoarekin inolako loturarik ez duela eta haren aldarrikapenekin bat egiten ez duela azpimarratu du.

Poliziek atxilotua eraman zuten unea. Argazkia: EFE
Poliziek atxilotua eraman zuten unea.
Poliziek atxilotua eraman zuten unea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astelehenean Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du gaur Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Erakunde terroristari laguntza ematea, terrorismoa finantzatzea eta terroristak trebatzea leporatzen diote 36 urteko gizonezkoari. Atxilotua elkarte kultural bateko presidentea da eta, Barne Ministerioaren arabera, kargu hori Estatu Islamikoaren mezuak zabaltzeko eta Sirian dauden nahiz handik bueltatzen diren jihadistei diru-laguntzak emateko baliatzen zuen.

Europa Press agentziak iturri judizialak aipatuta jakinarazi duenez, akusatuak leporatzen zaizkion delitu guztiak ukatu ditu epailearen aurrean egindako agerraldian. Estatu Islamikoarekin inolako loturarik ez duela eta haren aldarrikapenekin bat egiten ez duela azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, Fiskaltzak behin-behineko espetxealdia eskatu du, eta epaileak atxilotua kartzelan sartzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Gizartea Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak