Gizartea -

Gripearen epidemia

Gripeak atalase epidemikoa gainditu du EAEn lehen aldiz denboraldi honetan

Gripea 100.000 biztanleko 122,3 kasura iritsi da, eta Lehen Mailako Arretako zentroetan garbi nabaritu da; Gipuzkoak izan du intzidentziarik handiena.

Gripearen epidemia. Argazkia: Pixabay.com
Termometro batek sukarra neurtzen du
Gripearen epidemia. Argazkia: Pixabay.com

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripeak nabarmen egin du gora azken astean Euskadin, eta 100.000 biztanleko 122,3 kasura iritsi da. Horrek esan nahi du gainditu egin dela atalase epidemikoa (55,7 kasu 100.000 biztanleko).

Birusaren intzidentzia garbi nabaritu da Osakidetzaren Lehen Mailako Arretaren sarean, aste honetan 959 kontsulta erregistratu baitira gripearen sindromeagatik; Gipuzkoak izan du intzidentziarik handiena.

Gripeak abenduaren 10etik 16ra bitarte izan duen bilakaera aztertu ondoren, egiaztatutako gripearekin ospitaleratutako 35 kasu jakinarazi dira orain arte, eta, horietatik, 16k larritzat hartzeko irizpideak betetzen dituzte, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren/Mediku Jagoleen Sarearen azken txostenaren arabera.

Larriki ospitaleratutako pertsonen batez besteko adina 62,7 urte da, eta % 56,4 emakumeak dira. Azpimarratu beharra dago ospitaleratutako pertsonen artean arrisku-talderen batekoak izan litezkeenen % 71,4 ez zeudela txertatuta.

Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu dute oso garrantzitsua dela txertoa jartzea, neurririk eraginkorrena baita gripeari aurre egiteko eta gaixotasun horren kutsapenaren ondoriozko osasun-konplikazioak saihesteko.

Hori dela eta, Osakidetzaren osasun-zentroetan abenduaren 31ra arte jarriko da dosia, arrisku-taldeetako ahalik eta jende kopururik handienera iristeko: 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak edo haurdun dauden emakumeak.

Txertaketa-kanpaina joan den urriaren 24an abiarazi zenetik, guztira 347.292 pertsonak hartu dute dosia Euskadiko Lehen Mailako Arretako zentroetan, eta, beraz, % 53,78ko estaldura-maila lortu da 65 urtetik gorako biztanleen kasuan. Gainera, datuak behin-behinekoak badira ere, % 5etik

. Joan den denboraldian, gripearekin larriki gaixotutako 446 pertsona ospitaleratu behar izan ziren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Txertoak