Gizartea -

Heriotza Huelvan

Gizon bat atxilotu dute Laura Luelmoren heriotza egotzita

Atxilotua herritik ihes eginda zegoen; ikertzaileak, berriz, lanean ari ziren hilketan gizonak izan dezakeen inplikazio zantzuen bilaketan.

Laura Luelmoren heriotza. Argazkia: EFE
Guardia Zibila Laura Luelmoren gorpua aurkitu zuten inguruneak miatzen
Laura Luelmoren heriotza. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Laura Luelmoren heriotza egotzita; gazte zamorarraren gorpua atzo (astelehena) aurkitu zuten El Campillotik (Huelva) kilometro batzuetara, bortizkeria zantzuekin.

Ikerketaren iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, orain dela urte batzuk emakume bat hiltzeagatik kondenatua izan zen Laura Luelmoren bizilagun baten anai bikia atxilotu dute; hala ere, hura ez zuten susmagarritzat hartu gaztea desagertu zen egunean espetxean zegoelako.

Atxilotutako gizona, Bernardo M., aurrekari penalak ditu, herritik ihes eginda zegoen, eta ikertzaileak hilketan izan dezakeen inplikazio zantzuen bila ari zen.

Guardia Zibilak gaztearen heriotza argitzeko ikerketen harira atxilotu du gizona. Emakumea orain dela egun batzuk joan zen El Campillora bizitzera, eta korrika egitera atera zen, baina ez zen itzuli. Atzo bere gorpua aurkitu zuten bere etxe berritik kilometro batzuetara; buruan kolpea zuen eta lepoan indarkeria zantzuak zituen. Gorpua arropa barik aurkitu zuten.

____________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Espainian Delituak albisteak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Krimenak azken ordukoa