Gizartea -
BIZKAIA
Lasterka egiteko deialdia egin dute ostiralerako Bilbon, Laura Luelmoren omenez
Begoña Beristain kazetariak antolatu du, Huelvan lasterka egitera irten eta erail duten irakaslea gogoan. Abenduaren 21ean 19:00etan elkartuko dira Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Begoña Beristain kazetari eta korrikalariak antolatuta, lasterka egiteko elkartuko dira abenduaren 21ean Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean, Huelvan korrika egitera irten ostean eraildako Laura Luelmo irakaslea gogoan. Aldi berean, emakumeek "bakarrik eta aske" lasterka egiteko duten eskubidea aldarrikatuko dute.
Deialdia gizon, emakume, lasterkari eta ez lasterkariei irekita dago. Ostiralean, 19:00etan elkartuko dira Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean eta Itsas Museora arteko bidea egin ondoren, berriro ere hasierako puntura itzuliko dira.
Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan Begoña Beristain antolatzaileak azaldu duenez, "suminduratik" eta "amorrutik" sortutako ekimena da. Gaineratu duenez, Laurari omenaldia egiteaz gain, aldarrikapenerako ere balioko du.
Azkenik, parte hartzeko deialdia egin du.
Desde la rabia lanzo este llamamiento a hombres y mujeres en recuerdo de Laura, la corredora asesinada mientras corría. Comparte por favor. #niunamas #niunamenos #corrersinmiedo