Gizartea -

ARABA

Ustezko jihadista bat atxilotu dute Gasteizen

36 urteko gizonezkoa eta islamiar kultura elkarte bateko presidentea da atxilotutakoa. Talde terroristako kide izatea eta gazteak jihadismorako atzematea leporatzen diote.

Polizia operazioa Gasteizko Ariznabarra auzoan. Argazkia: Espainiako Polizia
Polizia operazioa Gasteizko Ariznabarra auzoan
Gasteizko Islamiar Kultur Zentro bateko presidentea atxilotu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak ustezko jihadista bat atxilotu du Gasteizen, talde terroristako kide izatea eta gazteak jihadismorako atzematea leporatuta, Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez.

36 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa, Gasteizen bizi eta jatorriz aljeriarra dena. Ariznabarra auzoan izan da atxiloketa, Zabalateko Gazteluaren kalean. Halaber, aljeriar komunitatearen garapenerako eta orientaziorako kultura elkarte bateko presidentea da.

Goizean goizetik abiatu du operazioa Espainiako Poliziak. Ondorioz, Zabalateko Gazteluaren kalea itxi dute 4. atariaren parean. Bien bitartean, kale horretan atxilotuaren etxebizitza miatzen ari dira.

Antza denez, atxilotuak bere presidente kargua baliatzen zuen komunitate islamikoaren baitan kredo jihadista zabaltzeko.

Gainera, gizarte laguntzak erabiltzen zituen jihadisten itzulera bultzatzeko eta Siria zeudenei laguntzeko.

Aurrera begirako bere proiektuen artean, haurrak doktrinatzeko eskola bat eraikitzea zegoen.

Bestalde, Barne Sailak atxilotuaren izaera biolentoa azpimarratu du. Behin, arma zuri batekin mehatxu egin dien polizia agenteei, "poliziak hilko ditut" esanez. Beste batean , ostera, bi poliziari eraso egin zien eta atxilotu egin zuten, agintaritzaren aurkako delitua egotzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak bideoak Gizartea Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa