Gizartea -
URTARO ALDAKETA
Gaur hasiko da ofizialki negua eta 89 egun iraungo du
Martxoaren 20an amaituko da eta udaberria hasiko da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udazkenari agur esango diogu gaur eta orduan hasiko da ofizialki negua, 23:23an, hain zuzen ere. Neguak 88 egun eta 23 ordu iraungo du, 2019ko martxoaren 20ra arte.
Neguko solstizioa urteko egunik laburrena da, eguerdian Eguzkia urteko punturik baxuenera iristen baita. Hemendik aurrera, gauak pixkanaka laburtzen joango dira, eta argi orduak nagusituko dira.
Bestalde, negua da urtarorik laburrena, epe horretan Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten den orbita eliptikoa azkarragoa delako.
Eklipseak eta izar jarioa
Neguan, eguzki eklipse partziala izango da urtarrilaren 5etik 6ra, eta Asian ipar-ekialdean eta Ozeano Barearen iparraldean ikusi ahal izango da. Bestalde, urtarrilaren 21ean ilargi eklipse osoa izango da. Eguraldiak laguntzen badu, Amerikan, Afrikan eta Europan izango da ikusgai.
Gainera, otsailaren 2an Ilargiak Saturno estaliko du.
Meteoro zaparradari dagokionez, neguan Kuadrantidak izango dira protagonista. Zehazki, urtarrilaren 3a izango da horiek ikusteko horretarako egunik onena, orduko 120 ikusi ahal izango dira.