Gizartea -
NEGUKO EKAITZA
Kazkabar-erauntsia, Iruñean eta inguruko herrietan
Hainbat pertsonak sare sozialetara igo dituzte Iruñean, Burlatan, Sarrigurenen eta beste hainbat tokitan hartutako irudiak. Uharten errepidea moztu behar izan dute zuhaitz bat erori delako.
EITB.EUS
Udazken eta neguan ohikoak dira ekaitzak eta zaparradak, baina igande arratsalde honetan ezustean harrapatu ditu kazkabarrak Nafarroako biztanleak. Iruñea aldean egin du, batez ere, kazkabarra, baina Altsasun eta Etxaurin ere bota du.
Hainbat pertsonak sare sozialetara igotako argazki eta bideoen arabera, 17:30 aldera izan da txingorra Nafarroan. Toki batzuetan lehenxeago eta beste batzuetan beranduxeago.
Txingorrak arazo batzuk ere sortu ditu. Erabiltzaile batek kontatu duenez, Uharten, adibidez, errepide bat itxi behar izan dute zuhaitz bat erori delako, eta antza denez, kalteak izan dira Iturramako institutu batean ere: