Gizartea -

Arabako Campusean

EHUko erasoagatik atxilotutako bi gazteek futboleko talde ultrekin lotura omen dute

Horietako batek aurrekariak ditu ultren artean izandako istiluetan parte hartzeagatik. Ez dira unibertsitateko ikasleak.

Arabako Letren fakultatean jazo zen erasoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Arabako Campuseko Letren Fakultatea.
Arabako Letren fakultatean jazo zen erasoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du EHUren Gasteizko campusean ikasle bati eraso egin zioten bi gazteek futboleko talde ultrekin lotura ote duten jakiteko. Espainiaren batasunaren aldeko hitzaldi batetik irten zenean egin zioten eraso ikasleari, Ertzaintzak jakinarazi zuenez.

Atxilotuak 20 eta 21 urteko bi gizonezko dira, EHUko ikasleak biak. Dirudienez, Alaveseko talde ultrekin dute zerikusia. Izan ere, horietako batek aurrekari penalak ditu, futbol taldeen arteko liskarretan parte hartu izanagatik.

Bi gazteak polizia-etxean daude orain, epailearen aurrera noiz eramango zain. Ertzaintzak gorroto eta lesio delituak egotzi dizkie biei.

Hirugarren atxilotua aske utzi dute, baina eskatzen dioten bakoitzean epailearen aurrean deklaratu beharko du, gertatutakoa argitze aldera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba EHU Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak