Gizartea -
Izar-jasa
Geminidak ikusgai izango dira egunotan
Izar iheskorrak abenduaren 4tik 17ra bitartean ikusi ahal izango dira. Dena den, izar-jasa ikusteko unerik onena ostegunetik ostiralerako goizaldea izango da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urtero abenduan gertatu ohi denez, aurten ere Geminidak izar iheskorren izar-jasa ikusteko aukera izango da. Dena den, fenomeno meteorologiko hori ikusteko unerik onena ostegunetik ostiralerako goizaldea izango da.
Izar ihesak Lurrak kometa baten orbita zeharkatzen duenean gertatzen dira. Lorratza uzten dute eta atmosferara sartzean desegin eta distira egiten dute. Geminiden kasua berezia da, kasu honetan izar jasa kometa batek baino asteroide batek eragiten duelako. Zehazki, Phaeton izeneko asteroideak.
Izar iheskorren izar-jasa ikusteko aukerarik onena abenduaren 13tik 14rako gaua izango da. Izan ere, minutuko bat edo bi ikusi ahal izango dira. Dena den, abenduaren 4tik 17ra bitartean izango dira ikusgai.
Abenduko fenomeno meteorologiko hori, izar-jasarik aktiboenetarikoa da urtarrileko Kuadrantidekin eta abuztuko Pertseidekin batera.
Ikusteko nahikoa da gauerdia igarotakoan zerura begiratzea, Ilargiaren aurkako noranzkoan beti ere.