Gizartea -
Lotura berria
Bilbo eta Nantes lotuko ditu EasyJetek 2019ko apirilaren 1etik aurrera
EasyJetek bi hegaldi eskainiko ditu astero. Lotura berri hori kontuan izanda, guztira zortzi dira aipatu konpainiak Bilbotik eskaintzen dituen helmuga turistikoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EasyJet konpainiak iragarri du Bilbo eta Nantes (Frantzia) lotuko dituela 2019ko apirilaren 1etik aurrera. Astean bi hegaldi aterako dira Loiutik.
Kostu baxuko airelineak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lotura berri horrekin % 10 haziko da Loiuko aireportuan duen jarduna. Izan ere, 2018an 384.000 eserleku eskaintzen zituen, baina 2019an 421.000 bidaiari eramateko aukera izango du EasyJetek.
Esan bezala, guztira, zortzi dira aipatu konpainiak Bilbotik eskaintzen dituen helmuga turistikoak: besteak beste, Londres, Milan eta Paris.