Gizartea -

Klima-aldaketa

Itsasoaren mailak 6,5 milimetro arteko igoera izango du urtero euskal kostaldean

Ikerketa baten arabera, Donostia, Nerbioi ibaiaren itsasadarra, Bermeo eta Zarautz izango lirateke arrisku gehien duten zonaldeak.

Kontxako badia, airetik. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Kontxako badia, airetik.
Kontxako badia, airetik. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak agindutako ikerketa batean arabera, euskal kostaldean itsasoaren maila 4,5 eta 6,5 milimetro artean haziko da urtero mende honen amaiera arte.

1992tik 2017ra bitartean, uraren maila 2,8 milimetro hazi da urtez urte, baina datozen hamarkadetan tasa hori askoz handiagoa izango dela aurreikusi dute.

Kostegoki izeneko txostena Iñigo Losada ikerlariak egin du. Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikoko Institutuaren ikerketa zuzendaria da. Ingurumenaren Jaume I saria eman diote aurten.

Lurraren berotzeak Euskal Herriko kostaldean izango duen eragina aztertu du eta gaur ikerketa horren ondorioak azaldu ditu Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Sailak antolatutako hitzaldi batean.

Hasteko, azpimarratu du biztanleriaren % 55a kostaldeko bi zonaldetan bizi dela: Bilbo Handian eta Donostialdean.

Ildo horretan, ohartarazi du klima-aldaketak Donostian eta Nerbioi ibaiaren itsasadarrean izango duela eraginik handiena, itsasoaren mailak urtez urte gora egingo duelako.

Halaber, uholdeak pairatzeko arrisku gehien izan dezaketen udalerriak Bermeoko portua -mareengatik- eta Zarautz -olatu handiengatik- izan daitezkeela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Klima-aldaketa Bilbo Donostia Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Zarautz Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Larrialdi klimatikoa 2024