Gizartea -
TRAFIKOA
Zirkulazioa lehengoratu dute N-1ean, Tolosan, bi autok talka egin ostean
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute hainbat minutuz, baina 08:30erako zabaldu dute berriro. Ez da inor zauritu.
EITB.EUS
Bi autoren arteko istripua izan da gaur goizean N-1 errepidean, Tolosan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:20 aldera gertatu da Gasteizko noranzkoan. Istripuaren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute hainbat minutuz, baina ez da inor zauritu.
Ilarak hiru kilometrorainokoak ere izan dira une batzuetan.
Istripua izan duten autoak erretiratu ostean, 08:30 aldera, ezkerreko erreia zabaldu dute eta ibilgailuen zirkulazioa lehengoratu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea