Gizartea -

FLORIDA

Pablo Ibarren defentsak Fiskaltza zigortzea eskatu du lekukoak manipulatzea egotzita

Ibarri elkartasuna adierazteko joan diren Espainiako parlamentarietako bati bihotzekoak eman dio Madrilera itzultzekoa zenean, eta Floridan gelditu da.

Pablo Ibar epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE
Pablo Ibar bera bakarrik eserita traje urdin eta gorbatarekin, Floridako auzitegian
Pablo Ibar epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibarren defentsak Estatuko fiskalak zigortzeko eskatu dio epaileari, lekukoen arauak "nahita hausteagatik". 1994an gertatutako hilketa hirukoitzaren ahozko saioaren bigarren saioa egin zuten atzo Floridan.

Joe Nascimento Ibarren abokatuetako batek azaldu duenez, Estatuko fiskaletako batek lekuko bati esan zion "inorekin ez hitz egiteko, ezta nirekin ere".

Nascimentoren hitzetan, Dennis Bayle epaileak ukatu egin du zigor eskaera, baina defentsak lekuko guztiekin hitz egiteko aukera izan behar duela ohartarazi dio epaileak Fiskaltzari.

Auzitegian sartzea debekatuta bazuen ere, bigarren saio horretan Seth Peñalver egon da, baina Bayle epaileak auzitegiko salatik alde egiteko agindu dio, defentsaren eta Fiskaltzaren lekukoen zerrendan baitago, eta, hortaz, ezin da entzule gisa egon, deklaratzeko txanda heldu arte.

Peñalverri eta Ibarri hilketa hirukoitza egin izana egotzi zieten, baina 2012ko abenduaren 22an absolbitu zuten Peñalver.

Bestalde, Ibarri babesa agertzera Floridara joan ziren Espainiako Parlamentuko ordezkariak atzo bueltatu ziren Madrilera.

Bidaia hasi baino pixka bat lehenago, baina, Francisco Molinero Hoyos PPko diputatuari bihotzekoak eman zion, eta ospitalera eraman zuten.

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako elkarteak jakitera eman duenez, Molinerok ospitalean jarraituko du, sendatu arte.

"Eskerrak eman nahi dizkiegu Espainiako parlamentariei Pablori babesa ematera etortzeagatik, eta epaiketa justua izan dezala eskatzeagatik", esan dute elkartetik.

Gaurkoan ez da saiorik izan, epaileak asteazkenetan saiorik ez egitea erabaki zuelako, eta, beraz, bihar ekingo diote berriro epaiketari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak