Gizartea -

Zientzia

Genetikoki manipulatutako haurtxoak sortu dituztela esan dute Txinako zientzialariek

'MIT Technology Review' aldizkariaren arabera, GIB, kolera eta baztanga jasateko teknika bat aplikatu zieten bi ahizpa bikiri, baina Shenzhengo Unibertsitateak ez du ikerketa horren berririk.

DNA laborategi bat Nanjingen (Txina). Argazkia: EFE
DNA laborategi bat Nanjingen (Txina). Argazkia: EFE
DNA laborategi bat Nanjingen (Txina). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genetikoki manipulatutako munduko lehen umetxoak sortu dituztela ziurtatu dute Txinako zientzialariek, MIT Technology Review Ameriketako Estatu Batuetako aldizkariak jakitera eman duenez. Hala ere, Shenzhengo Unibertsitateak ez du ikerketa horren berririk, eta adituek bertan lan egiten dute.

GIB, kolera eta baztanga bezalako gaixotasunak jasateko CRISPR/Cas9 teknika aplikatu zieten ikertzaileek bi ahizpa bikiri, aldizkariak igandean jakinarazi zuenez.

Aldizkari zientifikoek oraingoz lanaren berri eman ez dutela azpimarratu du MIT-ek, baina He Jiankui ikertzaileak bideo bat argitaratu du Youtuben. Lulu eta Nana bikien jaiotza lortzeko ugalketa prozesua azaldu du ikerketako zuzendariak bideoan.

“Operazioak ongi funtzionatu zuela diote emaitzek, aurreikusi bezala”, ziurtatu du He Jiankuik. GIBak ez kutsatzeko, bikien geneak aldatu dituztela azpimarratu du zientzialariak.

He Jiankui: "Operazioak ongi funtzionatu zuela diote emaitzek, aurreikusi bezala"

He Jiankuiren ahotan, aldaketa genetikoak ez du eritasun genetikoak ezabatzeko helburua, “haurtxoei GIBren infekzio posible bati aurre egiteko abilezia naturala ematea” baizik.

Horretarako, CCR5 genea 'indargabetu' zuten ikertzaileek. Praktikan DNAren hobekuntza bat dela adierazi du Hek. Datorren hilean “ikerketaren inguruko xehetasun gehiago” jakitera emango dituztela erantsi du.

Egitasmoa garatzeko Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan debekaturik dagoen teknologia erabili behar izan dute. Ikerketak polemika piztu dezake; izan ere, gaixotasun genetikoak ezabatzeko medikuntza mota berri bat ikusten dute zientzialari batzuek; beste ikertzaile batzuek, aldiz, eugenesia modu bat.

Heren ikerketaren segurantziarik ez dutela azaldu du unibertsitateak. Gainera, saiakuntza aurrera eramateko “eskakizunik” ez dute jaso Shenzhengo Osasun agintariek, China Daily-k gaur jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Txina Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Medikuak Zientziaren hedapena