Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bikotekide ohia hil du Huescan

Hilketa Monzon herrian izan da, emakumea bizi zen lekuan. Gizona atxilotu egin dute.

Hilketa izan den lekua, Monzonen (Huesca). Irudia: EFE
Hilketa izan den lekua, Monzonen (Huesca). Irudia: EFE
Hilketa izan den lekua, Monzonen (Huesca). Irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute igande honetan, Monzonen (Huesca), bikotekide ohia hiltzea leporatuta, Aragoiko Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez. 2013an hainbat hilabetez emakumearekiko urruntze-agindua ezarri zioten gizonari.

Hilketa 44 urteko emakumearen etxebizitzan izan da. Gizonak biktimari arma zuri batez eraso egin dio, bi seme-alabaren aurrean.

Aragoiko Gobernu Ordezkaritzak eta Huescako Guardia Zibilak jakitera eman dutenez, bikote ohia Senegalekoa da.

Hain justu, gaur, azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna da, eta milaka pertsona atera dira kalera hainbat hiritan.

Monzoneko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu, eta elkarretaratze bat deitu du 19:00etan, Plaza Nagusian, hilketa gaitzesteko.

Bestalde, Aragoiko Gobernuak hilketa gaitzetsi du, ohar baten bidez. Natalia Salvo Emakumearen Aragoiko Institutuko zuzendariak gertatutakoaren gaitzespen irmoa egin du, eta indarkeria matxista gizarteak gaur egun duen "arazorik larriena" dela nabarmendu du.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa