Gizartea -

MEMORIA HISTORIKOA

Zumarragako miliziano bat Erorien Haranetik ateratzeko lehen pausoa eman dute

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, Espainiako Justizia Ministerioak lehen urratsa egin du Antonio Arrizabalaga milizianoaren gorpuzkiak familiaren esku uzteko.

Erorien Harana. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Erorien Harana
Erorien Harana. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Justizia Ministerioak lehen pausoa eman du Antonio Arrizabalaga Zumarragako milizianoaren gorpuzkiak Erorien Haranetik atera eta familiaren esku uzteko, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Jaca familiak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, Memoria Historikoaren Zuzendaritzak prozedurari bide emateko agindu dio Espainiako Ondarearen Erakundeari, Zumarragako udalbatzak egindako eskariari jarraituz.

Antonio Arrizabalagaren familiak 2011n egin zuen lehen ahalegina eta orain pozik hartu dute gorpuzkiak berreskuratzeko eskariaren onarpena.

Iñigo Jaca ilobak azaldu duenez, orain txosten teknikoaren hasiko dira osabaren gorpuzkiak dauden kutxara iristeko egon daitezkeen oztopoak aztertzeko: "Gurea askoz errazagoa dela uste dut, bera bakarrik dagoela kaxa batean".

Dena den, familiak ez du aparteko eragozpen teknikorik aurreikusten gorpuzkiak berreskuratzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Gizartea Albisteak Gaur Zumarraga bideoak Albisteak Frankismoa albisteak Euskadi Irratia Memoria historikoa albisteak