Gizartea -

greba eguna

Air Nostrumek 14 hegaldi bertan behera utzi ditu Bilbon, Donostian eta Iruñean

Pilotuek datorren astelehen eta ostiralean ere egingo dute greba. Kaltetutako bezeroek txartelen dirua itzultzeko eskatu edo beste hegaldi bat hartu ahalko dute.

Hondarribiko aireportua. Argazkia: Ortzibia
Hondarribiko aireportua. Argazkia: Ortzibia
Hondarribiko aireportua. Argazkia: Ortzibia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Nostrum konpainiak 14 hegaldi bertan behera utzi ditu azaroaren 23an, Seplako pilotuek deitutako greba egunaren ondorioz. Azaroaren 26an eta 30ean ere egingo dute greba. Aire-konpainia produkzioa desbideratzen hasi dela salatu dute sindikatuek. Grebak ehun bat hegaldiri eragingo die Estatuan.

Air Nostrumek bere webgunean argitaratu du gaur eta astelehenean bertan behera utziko dituzten hegaldien zerrenda osoa, eta azaroaren 30ekoak laster argitaratuko dituela jakinarazi du konpainiak.

Kaltetutako bezeroek txartelen dirua itzultzeko eskatu edo beste hegaldi bat hartu ahalko dute, erabilgarritasunaren arabera. Horretarako, Air Nostrumek tarifak "malgutu" ditu hegaldia beste egun batean hartu nahi duten bidaiarientzat.

Txartela iberia.com webgunean erosi dutenek Iberiaren mezu bat jasoko dute, eta bidaia-agentzia baten bidez erosi dutenek bidaia-agentziarekin harremanetan jarri beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Donostia Iruñea Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Iruñea-Noain aireportua