Gizartea -

Michelin Gida 2019

Berasateguik historia egin du 10. Michelin izarra lortuta

Bestalde, Eneko Atxak bosgarrena lortu du, Eneko (Bilbao) jatetxeari lehena eman baitiote.

Martín Berasategui. Argazkia: @GuiaMichelin_ES
Martín Berasategui. Argazkia: @GuiaMichelin_ES
Martin Berasateguik bere hamargarren Michelin izarra lortu du

1:13

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Berasategui sukaldari gipuzkoarrak Michelin Gidako bi izar berri jaso ditu gaur, bat Donostiako eMe Be Garrote jatetxearentzako eta beste bat Bartzelonako Oriarentzat. Horrela, hamar izar bildu ditu dagoeneko. Bitartean, Eneko Atxak bere bosgarren izarra erdietsi du, aurrenekoa lortu baitu Eneko Bilbao jatetxeak.

Espainia eta Portugal Michelin Gida 2019 iragarri dute gaur Lisboan. Berasateguiren bi proiektuek aurreneko izarrak lortu dituzte, eta Eneko Atxak gauza bera egin du Eneko Bilbaorekin, Euskalduna Jauregiko jatetxearekin.

Bestalde, Urdaitzeko (Nafarroa) Molino de Urdaniz jatetxeak bi izar ditu dagoeneko.

Gainera, Bizkaiko beste jatetxe bati, Etxanobe Atelier (Bilbo) lokalari izar bat eman diote, “harritzeko asmo” eta bere sormenagatik. Gasteizko Zaldiaran jatetxeak, aldiz, bere izarra galdu du.

Espainiak hiru izarreko beste sukaldari bat du: Dani Garcia (Marbella, Malaga). Gidak lau jatetxeri bigarren izarra eman die, eta aurrenekoa beste 25i.

MICHELIN GIDA EFE

MICHELIN GIDA EFE

Gwendal Poullennec Michelin Gidaren nazioarteko zuzendariak irabazleen zerrenda iragarri du. Argazkia: EFE

Bartzelonako Cocina Hermanos Torres Sergio eta Javier bikien jatetxeak bi izar lortu ditu, Dos Cielos itxi ondoren. Valentziako Ricard Camarena Restaurantek eta Lisboako Alma jatetxeak ere bi izar dituzte.

25 jatetxek lehen izarra lortu dute Madrilen (bost), Andaluzian, Katalunian, Valentzian, Euskadin, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Galizian, Errioxan eta Aragoin, baita Sintran, Bragancan eta Guimaraesen (Portugal) ere. Guztira, 190 jatetxek erdietsi dute aurreneko izarra.

Nahiz eta hiruko izar berri bat izan, Espainiak hamaika jatetxe mantentzen ditu maila horretan; izan ere, Carme Ruscalledak Sant Pau (Bartzelona) itxi egin zuen iragan urrian.

Era berean, Arzak, Akelarre, Martin Berasategui eta Azurmendik zerrenda horretan jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errezetak