Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat larri zauritu da Tenerifen gizon batek gai kimiko batez aurpegia bustita
Biktimak egunak zeramatzan mehatxuak jasotzen antza bikotekide ohiaren eskutik.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon batek 25 urteko emakume bati eraso egin dio bart gauean San Cristobal de La Lagunan (Tenerife). Erasotzaileak, antza emakumearen bikotekide ohiak, biktima iraindu eta gai kimiko batez busti dio aurpegia. Ondoren, gizonak alde egin du.
112 zerbitzuak jakinarazi duenez, erasoa 21:30an gertatu da kalean. Polizia patruila batek biktima artatu du anbulantzia heldu den arte. Ondoren, emakumea Kanarietako Ospitale Unibertsitariora eraman dute larri zauritua.
Tenerifeko hedabideek jakitera eman dutenaren arabera, emakumeak egunak zeramatzan mezu mehatxatzaileak jasotzen, Italian bizi den bikotekide ohiaren eskutik.
La Lagunako Poliziak gertatutako salatu eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Polizia Nazionala ere indarkeria matxista gisa ikertzen ari da kasua.
______________________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.