Gizartea -

Nazioarteko Eguna

Auto-istriputan hildakoak gogoratu ditu Istripuak Stop elkarteak Bilbon

"Dramak" eragin dituztenei "zigorrik ezarri ez izana" salatu du elkarte horrek Bilbon izandako ekitaldian.

Trafiko-Biktimak Gogoratzeko Nazioarteko Eguna da gaur. Argazkia: EiTB
Trafiko-Biktimak Gogoratzeko Nazioarteko Eguna da gaur. Argazkia: EiTB
Zigorrak gogortzea eskatu du Bilbon Istripuak Stop elkarteak

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-istriputan hildako lagunak gogoratu ditu igande honetan Euskadiko Istripuak Stop elkarteak Bilbon egindako ekitaldi batean. Gainera, "dramak" eragin dituztenei "zigorrik ezarri ez izana" salatu du.

Trafiko-Biktimak Gogoratzeko Nazioarteko Egunaren harira Bilboko Areatzan egindako ekitaldian parte hartu dute Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko zuzendariak, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Migue Angel Gomez Viar Garraio eta Mugikortasunerako foru diputatuak.

Diaz de Corcuerak azaldu duenez, euskal errepideetan 40 pertsona hil dira aurten. "Gidaritza seguruago bat sustatzeko, ezagutza, teknologia eta berrikuntza suspertu behar ditugu, eta gure errepideetako trafikoa hobeto kudeatu", gaineratu du.

Bestalde, aste honetan kamioi batek harrapatuta Bilbon hildako txirrindulariaren heriotza deitoratu du Juan Mari Aburto alkateak, eta trafiko-arauak errespetatzeko beharra azpimarratu du.

Aburtoren hitzaldia bitartean, Biziz Bizi elkarteak protesta egin du, 'Bidegorria orain' lelopean, "dagozkien erakundeei gogoratzeko trafikoaren baretzean duten erantzukizuna eta ekintza-falta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak