Gizartea -

Nafarroa

Bardeako eremuak ekintza militarrari eutsiko dio beste 10 urtez, protestak gorabehera

Espainiako Ministerio Defentsaren eta Bardeetako Erkidegoaren artean 2008an sinatutako alokatze-hitzarmena automatikoki luzatuko da abendu honetan.

Bardeako 2.444 hektarea tiro-eremuari dagozkio. Argazkia: EiTB
Bardeako 2.444 hektarea tiro-eremuari dagozkio. Argazkia: EiTB
Bardeako 2.444 hektarea tiro-eremuari dagozkio. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren protestak gorabehera, Bardeako tiro-eremuak jarduera militarrari eutsiko dio beste 10 urtez gutxienez, Espainiako Gobernuko Ministerio Defentsaren eta Bardeako Erkidegoaren artean 2008an sinatutako alokatze-hitzarmena abendu honetan automatikoki luzatuko baita.

Tiro-eremu hori kokatzeko beste lekurik ez zegoela esan zuen Espainiako Gobernuak 2008an, eta lurraldearen jabe diren 22 elkarteek ontzat eman zuten 200 milioi eurotako ordaina.

Dena dela, kontratu hori luzatzearen aurkako ekintza abiatu du "Bardeak Orain" kolektiboak, eta manifestazioa deitu du igande honetarako, "Bardeak aske" lemapean, "eremu militar horren etorkizuna erabakitzeko herriak duen eskubidea" aldarrikatzeko.

Azken eskaera horrek ez dauka Nafarroako Parlamentuaren babesa baina, beste hainbat alditan bezala, tiro-eremua "desegitea" eskatu du aste honetan bertan adierazpen instituzional baten bidez.

Hainbat lagun hil dira azken urteetan, istripuz, maniobretan edo tiro-ariketetan parte hartu izandakoak, alegia.

Bardeak ia 40.000 hektarea ditu; horietako 2.444 hektarea tiro-eremuari dagozkio. Foru Gobernuaren lege baten ondorioz, babestutako parke natural izendatu zuten Bardeak, eta urtebete beranduago Biosfera Erreserba izendatu zuen NBEak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak