Gizartea -

sexu-erasoak

Beste salaketa bat jarri dute Basauriko futbol-entrenatzailearen aurka

Basauriko futbol-entrenatzaileak txikitan sexu-erasoak egin zizkiola salatu du beste gizon batek. Dagoeneko, bi gizonek salatu dute entrenatzailea.

Basauri. Argazkia: Nerea Ayazaguena
Basauri. Argazkia: Nerea Ayazaguena
Basauri. Argazkia: Nerea Ayazaguena

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko 46 urteko gizon batek txikitan herriko futbol-entrenatzaileak sexu-erasoak egin zizkiola salatu du aste honetan, aurretik beste gizon batek gauza bera salatu ondoren entrenatzaile horren aurka. Bi salaketek harremana dutela onartu du Ertzaintzak.

Gizonak atzo, osteguna, aurkeztu zuen salaketa Basauriko ertzain-etxean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

1981ean umeen futbol-entrenatzaile berberak sexu-erasoak egin zizkiela salatu dute bi gizonek.

Lehen salaketa Pepe Godoy basauriarrak jarri du aste honetan. Sare sozialetan ere eman du gertatutakoaren berri, Garaitza elkartearen bideo batean.

Lehen salaketa jarri eta egun gutxira, Basauriko Baskonia Futbol Eskola elkarteak entrenatzailea kanporatu zuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Basauri Gizartea Eguneko albisteak Albisteak