Gizartea -

GIZARTEA

Elikagaiak banatzeko puntu sistema bat baliatuko duen lehen zentroa ireki dute Bilbon

BBK Lagun Guneak bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 900 familiari eskaintzen die laguntza. Santutxuko proiektuaren helburua elikagaiak duintasunez banatzea da.

BBK Lagun Gunea zentroa Santutxun (Bilbo). Argazkia: Bilbao.eus
BBK Lagun Gunea zentroa Santutxun (Bilbo). Argazkia: Bilbao.eus
BBK Lagun Gunea,beharra duten familiek elikagaiak 'erosteko' denda berria

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-k, Gurutze Gorriak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak banatzeko puntu sistema bat baliatuko duen lehen zentroa ireki dute Bilboko Santutxu auzoan, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.

BBK Lagun Gunea proiektuak familien artean elikagaiak duintasunez banatzea du helburu. Gaur egun, guztira 900 familiak baino gehiagok jasotzen dute laguntza hori.

Banaketa egiteko sistemari dagokionez, puntu sistema bat erabiltzen duela esan behar da. erabiltzaileek erosketa zerrendak egin, eta hitzordua jarritakoan jaso ditzakete produktuak. Sistema hau Gironan eta Bartzelonan probatu dute aurretik.

Zentro horren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dutenez, proiektuak hainbat zerbitzu gehiago eskainiko ditu; enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzua, etxeko ekonomia eramaten irakasteko tailerrak, laguntza soziala, kulturarteko programak eta umeentzako laguntzak, besteak beste.

Santutxuko zentroak ez du elikagai biltegi baten itxura, baizik eta saltoki batena, ordutegi finkoa du, astean lau egunetan irekitzen dute, eta zerbitzu hau erabiltzen duten pertsonek hilabetean bi hitzordu izaten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Santutxu argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak