Gizartea -

Gaztelueta auzia

Juan Cuatrecasas: 'Urte hauen guztien borrokak merezi izan du'

Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohiari, sexu-abusuen delitu jarraituagatik. Aita pozik agertu da, baina "barkamena eska dezatela" espero du.

Juan Cuatrecasasen ETBko artxiboko argazkia
Juan Cuatrecasasen ETBko artxiboko argazkia
Juan Cuatrecasasen ETBko artxiboko argazkia

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohiari sexu-abusuen delitu jarraitua egotzita ezarritako zigorrari buruz aritu da gaur, Radio Euskadin, Juan Cuatrecasas sexu-abusuak pairatu zituen gaztearen aita.

"Pozik gaude, batez ere gure semeagatik. Difamazioak gorabehera, sententziak arrazoia eman dio", eta "urte hauen guztien borrokak merezi izan du", esan du. "Zigorra gizarte osoan sexu-erasoen kontrako borrokan jarraitzeko abiapuntua izan dadila espero dugu", gaineratu du.

Epaiaren berri jakindakoan, semeari barkamena eskatzeko eta biktima bat dela aitortzeko eskatu dio Opus Deiren ikastetxe horretako zuzendariari, Imanol Goyarrolari. Horren harira, Gazteluetako zuzendaritzaren jarrera "harro samarra" izan dela adierazi du, eta honakoa esan dio Elizari: "Katoliko gisa Elizaren ospe txarra garbitu nahi dut, baita Haren baitan dauden zorigaiztoko pertsonaiak ere". "Etsaia harresi barruan dugu, sotanaz eta lepagorez biktimei gurpiletan makilak jartzen aritzen direnak dira", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Leioa berriak Albisteak Eraso sexualak gaur Irakasleen albisteak gaur Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Eliza Katolikoa eta abusuak