Gizartea -

Migrazioa

Espainiatik iritsitako etorkinen sarrera 'zorroztuko' duela iragarri du Frantziak

Frantziako Barne ministroak aurreratu du paperik gabe Espainiatik heltzen diren etorkinen asilo eskaeren tasa "izugarri baxua" izango dela.

Migratzaileak Baionan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Migratzaileak Baionan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Migratzaileak Baionan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak azpimarratu du "Espainiatik iritsitako paperik gabeko etorkinen sarrera saiheste aldera", zorrotz jokatuko dutela. Marokorekin egin zuten antzera, Espainiarekin ere elkarlana indartzea du helburu neurri horrek.

Madrilen Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin bildu ostean, Castanerrek BFMTV telebista-kateari emandako elkarrizketan berretsi du "oso zorrotzak" izango direla muga gainditu nahi duten etorkinekin: "Bitartekoak jarri ditugu, eta horiek indartuko ditugu orain".

"Urtea hasi zenetik Frantziako Gobernuak 10.000 etorkin (2017an baino % 20 gehiago) bidali ditu Espainiara, eta horietako gehienak migratzaile ekonomikoak dira", adierazi du.

Horren aurrean, Castanerrek aurreratu du paperik gabe Espainiatik heltzen diren etorkinen asilo eskaeren tasa "izugarri baxua" izango dela.

Halaber, azaldu du migratzaileek hiru sarbide dituztela Europara heltzeko, eta "horien artean Espainiako da gaur egun sarrera nagusia".

Horregatik, "elkarlanerako erreminta gehiago" eskatu dizkio Grande-Marlaskari, eta ostegunean Marokora joango da Rabateko Barne ministroari "mugak indartzea" galdegin nahi diolako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Frantzia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Macronen Gobernua