Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Bi ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Andoainen
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, baina 09:50erako zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
EITB.EUS
Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute gaur goizean N-1 errepidean, Andoain parean, eta sei kilometrorainoko ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra goizeko zortziak jo baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Donostiarako noranzkoan.
Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute. Hala ere, 09:50erako zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea