Gizartea -

Lasterketa

Behobia-Donostiako bi korrikalari ospitalean daude oraindik, horietako bat larri

Egoera larrian ospitaleratutako lasterkariak bentrikuluko fibrilazioa izan zuen. Alabaina, antolatzaileek zehaztu dute jada arriskutik kanpo dagoela.

Behobia-Donostia 2018. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Behobia-Donostia 2018. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Behobia-Donostia 2018. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Behobia-Donostia lasterketa ezagunean parte hartu zuten bi korrikalari Donostia Ospitalean daude oraindik, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Dirudienez, sei korrikalari eraman behar izan zituzten ospitalera, baina horietako lau etxean dauden dagoeneko.

Iturri horren arabera, ospitaleratutako lagunetako batek bentrikuluko fibrilazioa izan zuen korrika ari zela. Tenperatura altuek ez zieten mesederik egin korrikalariei.

Nolanahi dela, antolatzaileek ez dute ospitalean daudenen egoerari buruzko informazio gehiagorik eman.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia-Donostia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak