Gizartea -

HERRIEN BESARKADA

'Migratzaileen aldeko besarkada europarra' deitu dute 2019ko maiatzaren 5erako

'Herrien Besarkada' ekimena Europa osoko herri eta hirietan egin nahi dute migratzaileekiko elkartasuna, harrera eta pertsonen joan-etorri askea aldarrikatzeko.

Herrien Besarkada ekimenaren aurkezpena, gaur, Artean. Argazkia: Ongi etorri errefuxiatuak
Herrien Besarkada ekimenaren aurkezpena, gaur, Artean. Argazkia: Ongi etorri errefuxiatuak
Herrien Besarkada ekimenaren aurkezpena, gaur, Artean. Argazkia: Ongi etorri errefuxiatuak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrien Besarkada-El Abrazo de los Pueblos ekimena aurkeztu dute gaur Artean, gizateriaren defentsan, migratzaileen alde, eta horiek Europan libre mugitu ahal izatea aldarrikatzeko antolatu duten ekimena. Besarkada sinboliko hori 2019ko maiatzaren 5erako deitu da, 12:00etan, ahal den Europako hiri eta herri gehienetan.

Artean bildutakoek, Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko harrera taldeek nahiz Italiako, Greziako eta Zeutako ordezkariek eta Mexikora iritsi den migratzaileen karabanako ordezkariek mahai ingurua egin dute lehenbizi, eta ekimen europar honekin bat egitea erabaki dute ondoren. Maiatzaren 5a ez da kasualitatez hautatutako data bat izan. Hauteskunde europarrak izango dira hilabete horretan eta Europaren politika migratzailea salatzeko nahiz aldatzen saiatzeko erabili nahi dute ekimen hau.

"Momentu honetan ezinbestekoa ikusten dugu hedatzen ari den neofaxismoari aurre egitea zeinak botatzen duen erru guztia migratzaile eta etorkinei nahiz eta gure gizarteko arazo sozialak, langabezia, matxismoa  eta delinkuentzia, haien politika neoliberalek  eta patriarkalek sortu" adierazi dute antolatzaileek.

"Mundu mailan zabaltzen ari den elkartasun olatuarekin bat egin nahi dugu eta askotan ezkutuan gelditzen den elkartasuna ikustarazi. Badakigu gaur egungo politika migratzaileen kontra daudela milaka pertsona mundu osoan, eta egunero elkartasuna praktikatzen dutela" esan dute.

Hala, Europa osorako deitu den ekimenarekin bat egin dute Euskal Herriko harrera elkarte eta errefuxiatu zein migratzaileekin lan egiten duten elkarteek. Behin mobilizaziora atxikita, herri eta talde bakoitzak lanketa propioa egingo du maiatzerako.

"Dei egiten diegu pertsona eta herri mugimendu guztiei Europa solidario bat eraikitzeko lan egitera, eta faxismoari aurre egiteko ekimen honekin bat egin eta antolatzera" azpimarratu dute deitzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan