Gizartea -

AZPIEGITURAK ETA PROTESTAK

Cubnezais eta Lemoiz arteko ur azpiko kablearen kontrako plataforma, Bruselara

Gatikako Interkonexio Elektrikorik Ez! plataformak Red Electrica de Españak bultzatutako proiektu honen kontrako iritzia azalduko die Europako Parlamentuko talde politikoei azaroaren 20ean.

Una de las protestas de Interkonexio Elektrikorik Ez. Foto: Ekologistak Martxan
Una de las protestas de Interkonexio Elektrikorik Ez. Foto: Ekologistak Martxan
Una de las protestas de Interkonexio Elektrikorik Ez. Foto: Ekologistak Martxan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gatikako Interkonexio Elektrikorik Ez! plataformako kideak Bruselara joango dira azaroaren 20an, Red Electrica de Españak Espainiaren eta Frantziaren artean egin nahi dituen hainbat interkonexio elektriko proiekturen kontrako jarrera azaltzeko. Zehazki, Inelfe megraproiektuaren kontra hitz egingo dute gatikarrek, Cubnezais eta Lemoiz arteko ur azpiko kablearen proiektuaren kontra, alegia.

Plataformak berak jakitera eman duenez, Xabier Benito Podemoseko eurodiputatuak gonbidatuta, Europako Parlamentuko talde politikon aurrean interkonexio elektriko proiektuaren kalteak azalduko dituzte.

"Inelfe megaproiektuak, Cubnezaia eta Lemoiz artean ur azpiko kable bidezko interkonexioa aurreikusten du, Lemoiz-Gatika arteko goi tentsio handiko linea, eta estazio eraldatzailea herri horretan" azaldu dutenez.

Gatikako plataformak hilabeteak daramatza proiektu honen kontrako kanpaina egiten "garestiegia delako gizartearentzat, zaharkitua dagoelako, REErentzako negozio besterik ez delako, osasunarentzat eta ingurugiroarentzako kaltegarria delako eta energia berriztagarriak indartzea oztopatzen duelako" azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Brusela Gizartea Eguneko albisteak Albisteak