Gizartea -

Atxiloketa

Aita eta semea atxilotu dituzte Laudion, kalean droga saltzeagatik

Atxilotu zituzten unean, kokaina eta haxix zatiak zeramatzaten aldean bi gizonezkoek. Haien etxean eta autoan ere sustantzi horiek aurkitu zituzten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita eta semea atxilotu dituzte Laudion, ustez taberna baten kanpoaldean droga saltzeagatik. Dirudienez, kalean bertan egiten zuten droga-salerosketa, bizilagunen aurrean. Atxilotu zituztenean, kokaina eta haxix zatiak zeramatzaten aldean bi gizonezkoek. Haien etxean eta autoan ere sustantzi horiek aurkitu zituzten.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, udan abiatutako ikerketari esker, bi lagun horiek atxilotzea lortu du Ertzaintzak. Hainbat herritarrek ohartarazi zuten, orduan, Laudio erdialdeko taberna baten kanpoaldean droga trafikoa zegoela.

Hain zuzen ere, bizilagunen laguntzarrekin ekin zion Ertzaintzak ikerketari, eta denbora batera baieztatu dute ustezko trafikatzaileak eta droga kontsumitzaileak salerosketa egiten zutela kalean bertan.

Hartara, ostegunean, hainbat agentek 46 eta 23 urteko bi gizonezkoak atxilotu zituzten, droga saltzen ari ziren unean bertan.

Esan bezala, sei kokaina poltsatxo eta bi haxix zati atzeman zizkieten. Beranduago, bi atxilotuen autoan beste 16 kokaina poltsatxo aurkitu zituzten. Gainera, droga zatitzeko materiala, kokaina, haxix gehiago eta dirua aurkitu zuten ertzainek haien etxean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Drogak Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla gaur