Gizartea -

Azaroaren 9tik 11ra

145 erakusketari bilduko ditu Stock Euskadik, ostiraletik igandera

XV. edizioan, % 80rainoko beherapenak izango dituzte salgaiek: besteak beste, arropak, osagarriak, oinetakoak, edertasun-produktuak eta etxerako apaingarriak egongo dira azokan.

Stock Euskadi azoka, BECen. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Stock Euskadi azoka, BECen. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Stock Euskadi azoka, BECen. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stock Euskadi azokaren hamabosgarren edizioa egingo dute gaurtik igandera, azaroaren 9tik 11ra, Barakaldoko BEC erakustazokan.

Egunero hamar orduz irekiko dute azoka: 11:00etatik 21:00etara. Moda, osagaiak, oinetakoak, edertasun-produktuak, etxeko apaingarriak, kirola egiteko arropak, elektronika eta aisialdirako produktuak izango dira protagonista bertan. Produktu horiek % 80rainoko beherapenak izango dituzte.

Guztira, 145 erakusketari bilduko dira, aurreko edizioan baino % 30 gehiago. Sarrerak bi euroan salduko dituzte, eta 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, martxoan egin zuten azken edizioak 33.000 bisitari jaso zituen.

Horrela, aurreko edizioetan bezala, Stock Euskadik beherapen handiak eskainiko ditu. Besteak beste, Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway, Superdry eta Antony Morato markak salduko dituzte bertan.

Bestalde, Stock Euskadi aplikazioari esker, erabiltzaileek askoz ere etekin handiagoa atera ahalko diote azokari, azken ordukoen berri jasoko dutelako; ekitaldiak, eskaintzak, erakusleen zerrenda, albisteak eta bestelako informazioa, hain zuzen ere.

Horrez gain, erakusleen mapa eskainiko du aplikazioak, erabiltzaileari bilatzen ari den standerako bidea errazteko.

Zozketak

Asteburuan zehar bost zozketa egingo dituzte, bisitarien artean 3.000 euro banatzeko.

Esan bezala, sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat, eta nabarmentzeko modukoa da oraingoan ere gastronomia gunea izango duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Moda Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Merkealdiei buruzko albisteak