Gizartea -
Indarkeria matxista
Sexu-erasoek % 40 egin dute gora Euskadin, urtarriletik irailera bitartean
84 sexu-eraso izan dira koitoarekin. Era berean, sexu-askatasunarekin lotutako gainerako delituek % 32,3 gora egin dute; guztira, 410 izan dira.
Agencias | Redacción
Koitoarekin sexu-erasoek % 40 gora egin dute Euskadin, urtarriletik irailera bitartean, 84 izan baitira. Era berean, sexu-askatasunarekin lotutako gainerako delituek % 32,3 gora egin dute; guztira, 410 izan dira.
Barne Ministerioak kriminalitatearen balantzea argitaratu du gaur. Estatuko segurtasun indarren, erkidegoetako polizien eta udaltzaingoen behin-behineko datuak biltzen ditu balantzeak. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 66.287 arau-hauste penal izan dira Euskadin, 2017an baino % 7,1 gehiago.
Sexu-askatasunaren aurkako delituek gorakada nabarmena izan dute; izan ere, erasoak eta abusuak baturik 494 dira, iaz baino % 33,5 gehiago.
Araban, sexu-askatasunaren kontrako 99 delitu izan ziren, % 54,7 gehiago: 8 bortxaketa (iaz 3) eta 91 abusu, % 49 gehiago. Bizkaian, 44 sexu-eraso (+ % 22,2) eta 186 abusu (+ % 17) jazo ziren. Gipuzkoan, 32 bortxaketa gertatu ziren, hau da, % 52,4 gehiago, eta 133 sexu-abusu, % 47,8 gehiago.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.