Gizartea -
Eguraldia
Hego haize zakarra izango dute Behobia-Donostia lasterketako korrikalariek
Igande goizean ez da euririk espero, eta tenperaturak epelak izango dira urte sasoi honetarako: beroenak, 19 ºC inguruan; eta hotzenak, 14-15 ºC-ren bueltan.
EiTB.EUS
Azaroaren 11n, igandearekin, egingo dute Euskal Herriko herri lasterketa ezagunetarikoa: Behobia-Donostia. Eguraldiak norgehiagoka baldintzatu dezakeela eta, iragarpenari begira egongo dira akaso korrikalariak.
Joeraren arabera, hego haize zakarra izango da igandean protagonistetako bat, Euskalmeten hitzetan. Goizean zehar, bizi ibiliko da, eta agian traba egingo die lasterkariei.
Hego haizeari esker, tenperaturak epelak izango dira, urte sasoi honetarako. Hala, Gipuzkoako kostaldean, 19 ºC-ra igoko dira termometroak, eta 14-15 ºC artean kokatuko dira minimoak.
Laino ugari egongo dira zeruan, baina ateri eutsiko dio aroak.