Gizartea -

'LA MANADA' AUZIA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 'La Manada'ko helegiteak aztertzeari ekin dio

Dena den, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Zigor Aretoaren erabakia ez da ezagutuko sententzia idatzita egon arte. Horretarako, hilabete beharko dute.

'La Manada'ko kide zigortuak. Artxiboko irudia: Agentziak
'La Manada'ko kide zigortuak
'La Manada'ko kide zigortuak. Artxiboko irudia: Agentziak

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Zigor Aretoko bost magistratuak asteazken honetan elkartuko dira, 'La Manadako' bost kideei ezarritako epaiaren kontrako helegiteak aztertzeko. Nafarroako Auzitegiak 9 urteko kartzela zigorra ezarri zien sexu abusu delituagatik. Hala ere, sexu eraso delituagatik absolbitu zituen.

Dena den, erabakia ez da publiko egingo epaia idatzita egon arte, hilabete barrura arte.

Gaurkoa, prozedurazko tramitea da. Bost magistratuak udaz geroztik ari dira deliberatzen, baina gaur goizean beraien jarrerak partekatzeko elkartuko dira.

Helegiteei dagokienez, akusazio partikularrak eta "La Manada" auzian herri akusazio gisa aurkeztu diren Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak bost gazteak sexu erasoagatik zigortzea eskatzen dute, ez sexu abusu delituagatik. Bestalde, defentsek absoluzioa eskatzen dute.

Joaquin Galve Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea buru duen Zigor Aretoak ez du beharrezko ikusten helegiteen inguruko erabakia jakinarazteko ahozko saioa egitea, biktimaren identitatea gorde behar dela argudiatuta.

"La Manada" auzian zigortutako bost gazteetatik lau kalean dira, Nafarroako Auzitegiak ekainean baldintzapean aske uztea erabaki ostean. Bosgarrena, Angel Boza, kartzelan dago bortxakeriaz egindako lapurreta batengatik.

Astelehen Lilak talde feministak bilkura deitu du 20:00etan Iruñeko Gaztelu plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Espainian Nafarroa gaur Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia