Gizartea -

IMMIGRAZIOA

17 pertsona hil dira Espainiako kostaldera iritsi nahian ari zirela

Beste 15-20 pertsona desagertuta egon litezke. Gainera, Itsas Salbamenduko kideek 80 pertsona erreskatatu dituzte.

Itsas Salbamenduko ontzia Melillako portura iristen. Argazkia: EFE
Itsas Salbamenduko ontzia Melillako portura iristen
Itsas Salbamenduko ontzia Melillako portura iristen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 17 pertsona hil dira astelehen honetan Melillako eta Cadizeko kostaldean: 13 Melillan eta 4 Cadizen. Beste 15-20 pertsona desagertuta egon litezke. Gainera, Itsas Salbamenduko kideek bi ontzitan zihoazen 80 migratzaile erreskatatu dituzte Melillan.

Melillan, 13 pertsona hil dira. Halaber, Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkariak jakinarazi duenez, bi ontzitan zihoazen beste 93 pertsona erreskatatu dituzte, kostatik 20 itsas miliara.

Itsas Salbamenduko ontziak 80 pertsona lehorreratu ditu Melillako portuan, 75 gizon eta 5 emakume, eta handik immigranteak behin-behinean hartzeko CETI zentrora eraman dituzte. Halaber, bederatzi gorpu erreskatatu dituzte, guztiak gizonak.

Bestalde, ontzi batek arroken kontra jo du Cadizen, Caños de Mecan, eta lau pertsona hil dira. 40 lagun inguru zihoazen ontzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Migrazioaren albisteak Espainia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Gaurko itotzeak