Gizartea -

Gertaera

61 urteko gizon bat hil da Deban, Eibarren falta den emakumea bilatzen ari zela

Hildakoa Sorginetxe ingurua ikuskatzen ari zen, eta sei metroko altueratik erori da.

Sorginetxe inguruan aurkitu dute hilotza. Argazkia: @UvrErtzaintza
Sorginetxe inguruan aurkitu dute hilotza
Sorginetxe inguruan aurkitu dute hilotza. Argazkia: @UvrErtzaintza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko gizon bat hil zen atzo Deban, urriaren 25ean Deban desagertu zen 84 urteko emakume eibartarra bilatzeko lanetan parte hartzen ari zela.

Erreskate talde ofizialek bilaketa lanak amaitutzat eman ostean, boluntario talde batek atzo Deba ingurua miatzeari ekin zion. Hildakoa, Debako bizilaguna, Sorginetxe ingurua ikuskatzen ari zen, sei metroko altueratik erori zenean. Hilotza Lapari hondartzako gune harritsu batean aurkitu zuten.

16:45 inguruan ohartarazi zion Ertzaintzari pertsona batek Lapari hondartzako harkaitzetan gorpu bat zegoela.

Bertaratutako ertzainek gorpua aurkitu zuten. Auzitegiko klinikara eraman zuten, eta ondorengo orduetan egingo diote autopsia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Gaurko azken orduko albistea