Gizartea -

Lankidetza programak

Kultura aniztasuna bultzatzeko eskatu die Artolazabalek kooperante gazteei

Azken hiru hilabeotan, Asian, Afrikan eta Amerikan egin diren lankidetza programen ebaluazioa egin dute Barriako aterpetxean (Araba), eta bertan hartu du parte sailburuak.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Politika Sozialeko sailbura. Artxiboko irudia: EiTB
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Politika Sozialeko sailbura. Artxiboko irudia: EiTB
Ehun kooperante gazte joaten dira udararo Asia, Afrika edo AEBra

1:27

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Polizikako sailburuak kultura aniztasunaren baloreak bultzatzeko eskatu die kooperante gazteei eta gobernuz kanpoko erakundeei.

Azken hiru hilabeotan, Asian, Afrikan eta Amerikan egin diren lankidetza programen ebaluazioa egin dute Barriako aterpetxean (Araba), eta Artolazabalek, Marco Muro Enplegu eta Gazteria sailburuordearekin eta Ander Añibarro Gazteria zuzendariarekin batera, bertan hartu du parte.

Bertaratu diren ehun kooperante gazteei egindako lana eskertu die. "Bizitzeko eta mundua ulertzeko hainbat modu daudela dioten ikuspegiak" haiengan biltzen direla nabarmendu du.

"Ezagutu duzuen aniztasunak kultura aberastasun izugarria du. Munduan gauzak nola dauden ikusi duzue, hainbat gizartek zer egiten duten, nola bizi diren eta jendeak zer behar duen", esan du.

Hiru hilabetez, kooperante gazte taldeek garapen jarduerak egin dituzte lankidetzan, gobernuz kanpoko 20 erakundetan, AEBn, Asian eta Afrikan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Araba Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideoak