Gizartea -

Donostialdeko Metroa

Giza-kate bat egin dute Donostian, metroko obrak hasi izanaren aurka

Satorralaia auzo-mugimenduko kideek egin dute giza-katea, Jaurlaritzaren "inposaketatzat" jotzen duten proiektuko obren hasiera errefusatzeko.

Donostiako metroko obren aurkako manifestazioa. Artxiboko irudia: EiTB
Donostiako metroko obren aurkako manifestazioa. Artxiboko irudia: EiTB
Eraikitzen ari diren Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu dute

0:15

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satorralaia auzo-mugimenduko kideek, Donostialdeko Metroko pasabidearen aurkakoak, giza-kate bat egin dute larunbat honetan, proiektuko obrak hasi izanaren aurka protesta egiteko. Jaurlaritzaren "inposaketatzat" jotzen duten proiektua, eta herritarren "gaitzespena" eragiten duela azaldu dute.

Lehenengo, eguerdian elkarretaratze bat egin dute, "Stop metroari" pankartarekin, Kontxako pasealekuan, Donostian, Londres Hotelaren parean, pasabidea eraikitzeko obrak hasi diren lekuaren beste aldean.

Mikel Alvarez Satorralaiako bozeramaileak komunikabideei egindako adierazpenetan esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "informazioa eta partaidetza proiektu honen aldeko propogandagatik eta inposaketa gogorragatik aldatu ditu". Herritarrengan "desadostasun handia" eragiten du, eta horren aurrean gobernu autonomikoak "ez entzunarena egiten du".

"Beharrezkoa ez den" obra da, Alvarezen ustez, "baliabideak xahutzea" eta "okerreko apustua" garraio publikoaren ikuspuntutik, izan ere, "osagarritasuna bilatu" beharrean autobus sistemarekin eta Euskotrenen linearekin, "lehiakortasunean sartu" eta autobus "lineak kentzea" proposatu du.

Bozeramaileak azaldu duenez, Udaleko sustapen arloak 2017an egindako inkesta baten arabera, pasabideak "10 puntuko baloraziotik 3,7 bat atera zuen herritarren aldetik".

Halaber, "itxaropena zertxobait galtzen ari dela sumatu" duela esan du, "obra geldiaraztea zaila delako", baina mobilizazioekin jarraitzeko deia egin du, obra honi buruzko "informazioa emateko, eta hori salatzeko", bizilagunei "arazoak eragiten ari zaielako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako metroa