Gizartea -

Indarkeria matxista Iruñean

Hil egin da bikotekideak, etxebizitzari su emanda, larri zauritu zuen emakumea

Astelehenean, erasotzailea espetxera bidaltzeko agindua eman zuen epaileak, hilketa ahalegina eta sutea eragin izana egotzita.

Sutearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzari su emanda, bikotekidea larri zauritu zuen gizonezko batek Iruñean iragan asteartean, eta astebete geroago emakumea hil egin da Zaragozako Miguel Servet ospitalean. Zazpi egun zeramatzan bertan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Urriaren 16an eragin zuen sutea gizonezko horrek, eta sei lagun zauritu zituen, besteak beste, bere bikotekidea. Erasotzaileak berak ere erredurak izan zituen, baina 50 urteko emakumezkoaren kasuan zauriak oso larriak ziren, hori dela eta, aipatu ospitaleko erredura handietako unitatera eraman behar izan zuten.

Hasiera batean, Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak hartu zuen ikerketa bere gain, baina egun bat geroago emakumearen kontrako indarkeriaren arloko epaitegi baten esku utzi zuten, sutea indarkeria matxista kasu batekin lotuta zegoela iritzita.

Atzo, erasotzailea espetxera bidaltzeko agindua eman zuen epaileak, hilketa ahalegina eta sutea eragin izana egotzita.

2018an Nafarroan hildako bigarren emakumea

Iruñeko hilketa honekin, bi dira dagoeneko 2018an Nafarroan genero indarkeriagatik hil diren emakumeak. Abuztuan, gizonezko batek 38 urteko emaztea hil zuen Uharten.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa