Gizartea -

Protesta

Manifestazio isila egin dute Bilbon, pertsonen salerosketa salatzeko

Antolatzaileen arabera, Euskadin 1.800 pertsonak jarduten dute prostituzioan, eta horietatik 250 salerosketaren biktimak izango lirateke.

'Asktasunaren alde ibiliz' mugimendua, Bilboko manifestazioan. EFE
Manifestazioa Bilbon, pertsonen salerosketaren kontra, 2018ko urriaren 20an. EFE
'Asktasunaren alde ibiliz' mugimendua, Bilboko manifestazioan. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxa isila egin dute Bilbon (Bizkaia), larunbat honetan, pertsonen salerosketa salatzeko; 'Askatasunaren alde ibiliz' munduko kanpainaren baitan egin dute protesta. Antolatzaileen arabera, Euskadin 1.800 pertsonak jarduten dute prostituzioan, eta horietatik 250 salerosketaren biktimak izango lirateke.

Manifestazioa 12:00etan hasi dute Moyua plazan, eta San Frantzisko kalera mugitu dute. Parte-hartzaileak hainbat prostituzio-etxeren aurrean bildu dira, eta udaletxe aurrean amaitu dute. Bizkaiko hiriburuan izan den manifestazioaren antzekoak ari dira egiten larunbat honetan, munduko 50 herrialdetako 400 hiritan.

Martxa A21 fundazioak antolatu du; parte-hartzaileek kamiseta beltzak eraman eta kartelak erakutsi dituzte: 'Esklabotza oraindik existitu egiten da' edota 'Biktimatatik % 99 inoiz ez dituzte erreskatatzen' esaldiak irakur zitezkeen.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, Aingeru Carro A21 fundazioak Euskadin duen bozeramaileak salatu duenez, "XXI. mendean gizarteak duen gaitz handietako bat pertsonen salerosketa da, eta hainbat helbururekin egiten da: sexu-esplotazioa, organo salerosketa, lan-esplotazioa, haur soldaduak…".

Horren harira, gizartea egoerarekin "kontzentziatzea"ren alde egin du, neurriak hartzeko, izan ere, Espainiako Estatuan "50.000 pertsonak salerosketa pairatzen dute". "Euskadiren kasuan, 1.800 pertsona inguruk jarduten dute prostituzioan, eta horietatik 250ek salerosketa pairatzen dute, gehiago ez badira”, ohartarazi du.

Azaldu duenez, Espainiako Estatuko biktimen artean, Europa ekialdetik datozen pertsonak, Hego Amerikan jaio diren emakumeak eta adin txikikoak daude. "Biktima ikusezinak dira, gertatzen zaienaren berri emateko beldurra dute, eta bortxatuta bizi dira", adierazi du. Halaber, Ertzaintzak egindako lana baloratu du, baina kontzientziazio sozial handiagoa behar dela nabarmendu du, "gai gogorra delako, eta hainbat arlori eragiten dielako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak