Gizartea -

HEZKUNTZA

Batxilergoan Filosofia derrigorrezko ikasgaia izatea jasoko du Lomceren erreformak

Diputatuen Kongresuak aho batez eskatu ostean, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren hezkuntza erreforman Filosofiaren Historia irakasgaia derrigorrezkoa izango da.

Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroa
Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batxilergoko 2. mailan Filosofiaren Historia ikasgaia derrigorrezkoa izatea jasoko du Espainiako Hezkuntza Ministerioak Lomce hezkuntza legearen erreforman, Diputatuen Kongresuak Batxilergoan Filosofia derrigorrezko irakasgai izateko eskatu ostean. Gaur egun, hautazko irakasgaia da.

Hezkuntza Ministerioak ohar bidez jakinaraz duenez, erreforma hori datozen hilabeteetan onartuko du Ministroen Kontseiluak, eta ondoren hasiko da tramitazioa Diputatuen Kongresuan.

Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) Etika irakasgaia ere derrigorrezkoa izango da, "komenigarriena den kurtsoan".

Lomce erreformak egindako aldaketaren ondorioz, Filosofiaren Historiak Batxilergoko 2. mailan nahitaezkoa izateari utzi zion 2013. urtean, PP agintean zegoen garaian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024