Gizartea -
Hezkuntza
Batxilergoan Filosofia derrigorrezko irakasgai izatea eskatu du Kongresuak, aho batez
LOMCE erreformaren ondorioz, nahitaezko izateari utzi zion Filosofiak. Etika DBHko laugarren mailan ikasgai komun gisa berriro jartzea ere eskatu du Ganberak.
Agentzia | Erredakzioa
Batxilergoan Filosofia eta Filosofiaren Historia irakasgaiak berriro derrigorrezko egitea eskatu dio Kongresuko Hezkuntza eta Lanbide Hezietako Batzordeak Espainiako Gobernuari.
Unidos Podemosek aurkeztutako legez besteko proposamena aho batez onartu du Batzordeak. Onartutako testuan, Filosofia Hizkuntza, Matematika edota Historia irakasgaiak bezalakoa izatea galdegin dute.
Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) laugarren mailan Etika irakasgaia ere derrigorrezko izatea eskatu dute.
LOMCErekin, hautazkoa
LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) erreformak egindako aldaketaren ondorioz, nahitaezkoa izateari utzi zion Filosofiaren Historiak Batxilergoko 2. mailan, eta gauza bera jazo zen Etikarekin DBHko 4.ean.