Gizartea -

Erasoa

Donostiako Aste Nagusian larri zauritu zuten urnietarra hil egin da

Donostia Ospitalean zegoen, koman. Beste gizon batek eraso egin zion Alde Zaharrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Ospitalean koman zegoen urnietarra hil egin da gaur, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Beste gizon batek eraso egin zion Donostiako Alde Zaharrean, Aste Nagusian.

Erasoa 05:00ak aldera gertatu zen abuztuaren 12an, Alde Zaharreko Perujuantxo kalean. Emakume batekin zegoen biktima jipoitu zuen gizon batek. Ondoren erasotzailea atxilotu zuten.

Erasoaren ondorioz, biktima larri zauritu zen, eta orduz geroztik koma egoeran zegoen.

Donostiako Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu zuen abuztuaren 13an, 11:00ak aldera. Epailearen esku jarri eta espetxera bidali zuten lesio larri delitua leporatuta, Donostiako Udalak orduan jakitera eman zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Urnieta Albisteak Jaiak